Miopia Kontrola

Miopiak haurren ikusmen-kalitatea murrizten du; izan ere, ikus-zuzenketarekiko gero eta mendekotasun handiagoa dute, eskolan, kiroletan eta eguneroko beste jarduera batzuetan bete-betean parte hartzeko.

Kalkuluen arabera, baliteke munduko biztanleriaren erdiak miopia izatea 2050ean

Ikusmen lausoaz gain, zenbat eta miopia handiagoa izan, orduan eta aukera gehiago hainbat patologia sortzeko, esaterako kataratak, erretina-askatzea, zulo makularrak, koroidea mehetzea, glaukoma…

Miopiak gora egiten egiten duen denbora zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta handiagoa da miopia patologiko bihurtzeko eta lehen aipatutako konplikazioak sortzeko arriskua. Horregatik, ezinbestekoa da arazo hori adin goiztiarretan konpontzea.

Horretarako, Ikusgunen miopia kontrolatzeko hainbat metodo lantzen ditugu. Metodo horiek eraginkorrak dira 6-18 urteko haurrentzat, era horretan, haientzako etorkizun hobea bermatzeko.

Ukipen-leiarrak

Miopiaren progresioa kudeatzeko hainbat aukera daude, besteak beste ukipen-leiar bigunak eta ortokeratolokia.

Betaurrekoak

Miopia kontrolatzeko diseinu espezializatua duten leiar oftalmiko batzuei esker ere modu errazean moteldu dezakegu miopiaren progresioa. Lentillekin ere konbina dezakegu, denbora osoko tratamendua egiteko.

Ziurtagiriak

Ikusgune
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.