Kontaktologia Klinikoa / Ortokeratologia
Miopia, hipermetropia, astigmatismoa edo presbizia konpentsatzeko beste modu bat dira lentillak.
Ikusgunen era guztietako egokitzapenak egiten ditugu gure pazienteen beharrak modu eroso eta seguruan asetzeko.
UKIPEN-LENTE BIGUNAK
Erosoak eta egokitzen errazak dira; miopiarako, hipermetropiarako, astigmatismorako eta presbiziarako irtenbidea.
UKIPEN-LENTE ZURRUNAK
Kornea bereziki irregularrak eta/edo graduazio handiak direnean erabiltzen dira.
ORTOKERATOLOGIA
Ortokeratologia tratamendu kliniko itzulgarri bat da, aukera ematen duena, zuzenketarik gabe –betaurrekorik edo lentillarik erabili beharrik gabe– ongi ikustea, gauez lentilla berezi batzuek kornea moldatzen dutelako.
UKIPEN-LENTE KOSMETIKOAK
Lesioak, sortzetiko anomaliak edo beste direla eta, begien itxura estetikoa lehengoratu edo hobetu behar duten pazienteentzat diseinatuak dira. Neurrira egiten dira, paziente bakoitzaren beharretara ondo egokitzeko.