Ikusmen-terapia

Ariketa-programa pertsonalizatu bat da, ikus-errendimendua hobetzeko eta ikusmen binokularreko anomaliak zuzentzeko.

Ikusmen-terapia behar dugula adieraz diezaguketen sintometako batzuk honako hauek izan daitezke: gertutik begiratzea eskatzen duen lana egin nahi ez izatea, buruko mina, batzuetan dena lauso eta/edo bikoitz ikustea, begiak maiz igurztea, begiak gorrituta edukitzea...

Ikusgunen ikusmena errehabilitatzeko zerbitzua eskaintzen dugu, ikusmen-sistemako hainbat arazo konpontzeko, hala nola arazo binokular ez-estrabikoak, estrabikoak, ambliopia eta egokitzapenanomaliak.

Visionary

Visionary optometristek diseinatutako programa informatiko bat da; gure lankide JUAN PORTELA programatzaile horietako bat da. Joko-itxurako aplikazio bat da, non pazienteak bere ikusmen-sistema estimulatzen duen, etxean ala kontsultan, jokatzen duen bitartean.

Visionary eye – Eye tracker

Visionary eye Visionary programako funtzioetako bat da. Bertan, eye-trackerra erabiltzen da terapia ludikoagoa egin ahal izateko, eta, horrela, pazienteek, beren ikusmen-trebetasunak hobetzeaz gain, ongi pasatzen dute.

Errealitate birtualeko betaurrekoak

Errealitate birtualeko betaurrekoak Visionary programarekin batera erabiltzen dira; izan ere, Visionary bidezko tratamendua pazienteak bere etxean egiten du ordenagailu pertsonal bat erabiliz, eta kontsultan pazientearen ikusmena estimulatu egiten da errealitate birtualeko betaurrekoak erabiliz.

Ikusgunen, errealitate birtuala erabiltzen dugu haurren eta helduen ikusmen-arazoak tratatzeko.

Haurrekin Errealitate Birtuala erabiltzen dugu begi nagia eta arazo binokularrak tratatzeko, hala nola estrabismoa. Errealitate birtualari esker, bi begietako irudiak fusiona ditzake haurrak, eta garunak bi begiekin batera lan egin dezake haurra jolasten ari den bitartean; horri esker garuneko plastikotasuna errazten da.

Helduengan, Errealitate Birtuala erabiltzen dugu batez ere ikusmen bikoitza eta garuneko kalte baten ondorioz sortutako ikusmen eremuaren galera lantzeko. Ikusmen bikoitza duten pazienteek bi irudiak fusionatu ditzakete errealitate birtualean, eta, jolasten diren bitartean, begi horiek konektatuta daude garun-mailan; horrela, pazienteak mundu errealari begiratzen dionean, errazagoa da bi irudiak fusionatzea.

Garuneko kalte baten ondorioz ikusmen-eremua galdu duten pertsonen kasuan, errealitate birtualak aukera ematen du kaltetutako eremua estimulatzeko eta kaltetutako eremu hori partzialki berreskuratzea lortzeko, bizi-kalitatea nabarmen hobetuz. Gainera, IKUSGUNE ikerketa-zentro aitzindaria da, eta diziplina anitzeko ikerketetan parte hartzen du, pazienteentzako estimulazio-sistema berriak ikertuz eta garatuz.