Begi Protesiak

Neurrira egindako begi protesiak.

Zuri ondoen egokitzen zaizun begi-protesia fabrikatzen dugu, zerbitzu pertsonalizatu eta hurbileko batekin, beti eroso eta seguru senti zaitezen.

Igor Illarramendi gure espezialistaren lana ez da bakarrik begi-protesiak neurrira egitea; bere egiteko modua bakarra da paziente bakoitzarentzat, harengan zentratzen baita. Hasiera-hasieratik, pazientearekin batera egiten dugu lan, haren beharrak eta espektatibak ulertzearren.

Erabilera medikorako baimendutako material seguruekin fabrikatzen ditugu protesiak, baina fabrikazioa lehenengo urratsa besterik ez da: protesi bakoitzaren egokitzapen zehatza egiten dugu, xehetasun bakoitzean pertsona bakoitzaren nortasuna eta erosotasuna zaintzen ditugula.